Alex kamera aurrean sukaldaritza trebakuntza jasotzen

Guaixe 2019ko ira. 26a, 15:09

Saioa ostegunero, 22:30ean ikusi daiteke ETB2n edo www.eitb.eus-en.

ETB 2 katea Restaurante Sin Barreras saioa ematen hasi zen irailaren 12an. Iñaki Urrutiak aurkezten duen saioan desgaitasun intelektuala duten zortzi gazte dira protagonista. Horietako bat da Alex altsasuarra, 22 urtekoa. Jatekoak prestatzea gogoko du. ETBko A Bocados sukaldaritza saioa ikusten piztu zitzaion zaletasuna. Alex eta gainontzeko zazpi parte-hartzaileek sei aste trebakuntza izanen dute jatetxe bateko langile bilakatzeko.

Sukaldari eskola horretan dauden bitartean zortzikotea sukalde profesional guztietan beharrezkoak diren gaitasun eta trebetasunak lortu beharko dituzte. Ikasitako guztia, gainera, finaleko ekitaldi handi batean erakutsiko dute. Prozesu osoan zehar lehen mailako bi irakasle izanen dituzte: Luisa Lopez eta Iñaki Andradas. Aurrenak protokoloa erakutsiko die, atzenak sukaldaritza tailerra emanen die. Ikasitakoa herrietara egindako irteeratan praktikan jarriko dute.