Futbola

Emakumezkoen erregionala: Altsasuk Beti Kozkor taldea hartuko du

Guaixe 2019ko ira. 26a, 09:48

Emakumezkoen Erregional mailako 4. jardunaldiko partida igandean jokatuko da, 12:30ean, Dantzalekun

Asteburuan Emakumezkoen Erregional mailako 3. jardunaldia jokatu zen. Altsasuk ez zuen jokatu, atseden jardunaldia zuelako. Hiru jardunaldi jokatuta, Castejon da liderra (9 puntu) eta Altsasu 15.a da, punturik gabe. Igandean Altsasuk 3 punturekin sailkapenean 13.a den Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartuko du, 12:30ean, Dantzalekun.