Futbola

Erregionala: Altsasuk ezin izan zuen Iruña mendean hartu

Guaixe 2019ko ira. 30a, 14:24

Iazko taldea.

Erregional maila. 2. multzoa. 3. jardunaldia: Altsasu 2 – Iruña B 4

Altsasuk Iruña taldea hartu zuen Dantzalekun. Gorritxoek ez zioten partidari tamaina hartu eta lehen zatian bi gol sartu zituen Iruñak. Atsedenaldia eta gero, erasora atera zen Altsasu eta Guisadoren golari esker, partidan sartzea lortu zuten. Baina gutxi iraun zuen pozak, altsasuarren defentsa akats bati esker Iruñak hirugarrena sartu zuelako. Altsasuarrek ez zuten etsi: Lobok kontrako atean asmatu eta 2 eta 3koa jarri zuen markagailuan. Iruñari gerturatu zitzaion Altsasu, baina partida bukaeran laugarren gola egin zuen Iruñak eta 2 eta 4 irabazi zuen. 

Erregional mailako 2. multzoko liderra Berriozar da (7 puntu). Altsasu 12.a da, azkena, puntu batekin. Asteburuan sailkapenean bigarrena den Universidad de Navarraren kontra jokatuko dute altsasuarrek, OPUS-eko unibertsitatean.