Saskibaloia

Garaipenarekin ekin dio ligari Naiara Diezen Gernika Loinketek

Guaixe 2019ko urr. 1a, 12:19

Emakumezkoen Ligako lehen partidan Nissan Al-Qazeres taldeari 66 eta 59 irabazi zion Naiara Diez kapitain duen Gernika Lointekek

Asteburuan hasi zen Emakumezkoen Lehen Mailako Liga. Naiara Diez altsasuarraren Gernika Lointek taldea Nissan Al-Qazeres taldearen kontra aritu zen Zaragozan jokatutako Open Dayn. Garaipena lortu zuen Gernika Lointekek, 66-59, baina irabazteko izugarri sufritu behar izan zuen Mario Lopez entrenatzaileak gidatutako taldeak. 

Gernika Lointek 2019/2020 taldearen aurkezpena berriki egin zen, Gernika-Lumoko Juntetxean, Gernikako Arbolaren aurrean. Aurtengo denboraldiaren leloa “Mareak Garamatzan Lekura” da. Hain zuzen ere, Maloste betetzen duten zale eta jarraitzaileei eta bazkideei, marea granateari egin diote keinu. Mario Lopezek hurrengo jokalariak izango ditu bere esanetara: Naiara Diez kapitain eta eskolta altsasuarra, Juana Maria Molina-Prados eskolta, Gyntare Mazyonite hegal-pibota, Margaret Roundtree hegal-pibota, Itziar Ariztimuño basea, Gaby Ocete basea, Blake Dietrick eskolta, Julie Wotja hegala, Belen Arrojohegala, Nikolina Milic pibota eta Nogaye Lo pibota. 

Espainiar estatuko lehen mailako Emakumezkoen Ligan aritzeaz gain, EuroCup Women txapelketan ariko da Gernika Lointek.