Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko, kontzentrazioa

Guaixe 2019ko urr. 1a, 12:54

Sindikatuak deituta duela bi urte deitutako kontzentrazioa.

Gaur, 19:00etan, udaletxe parean.

Kataluniaren independentziaz galdetzeko erreferenduma antolatu zuten duela bi urte eta Espainiako Gobernuak polizia indarrak bidali zituen bozkatu nahi zuten herritarren kontra. Ondoren buruzagi politikoen eta sozialen kontra jo zuen. Batzuk espetxean sartu zituen eta besteek atzerrirako bidea hartu zuten. Joan den astean, berriz, Guardia Civilak Errepublikaren Defentsarako Batzordeetako, CDRko, bederatzi kide atxilotu eta haietako zazpi kartzelara bidali zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak “bortxazko ekintzak” prestatzea leporatuta. 

Auzipetutako buruzagi politikoen eta sozialen auziko epaia aurki jakinaraziko da. Eta testu-inguru horretan autodeterminazioa delitua ez dela, haren defentsa egiteko, errepresioaren kontra eta Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa eginen da Altsasuko udaletxe parean gaur, 19:00etan. Askapenak eta Sortuk deitu dute hartan parte hartzera.