Ordezko bake epailearen bila

Guaixe 2019ko urr. 1a, 12:31

Altsasuarrak Zumalakarregi plazan.

Altsasuko Udalak jakinarazi du herriko Bake Epaitegiko bake epailearen ordezko postua hutsik dagoela. Hura betetzeko deialdia egin du. Interesa dutenek euren eskaerak udaletxean aurkezteko 15 egun balioduneko epea dute gaurtik aurrera. Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.