Herrialde Katalanei elkartasuna adierazi zieten

Guaixe 2019ko urr. 2a, 09:21

Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma egin zela bi urte bete ziren atzo.

Askapenak deituta Utzi bakean Herrialde Katalanak! Espetxeratuak askatu! lelopean kontzentrazioa egin zen Altsasuko udaletxe parean. 60 bat pertsona elkartu ziren eta ordu erdiz, isilik, Herrialde Katalanei elkartasuna azaldu zieten, eta errepresioaren kontra egin zuten. Askapenatik azaldu dutenez, “desobedientzia ariketa ikusgarria egin zuen herri katalanak duela bi urte, Estatu espainiarraren debekuari aurre eginez Herriaren determinazioa eta auto-antolakuntza garaipenerako giltzarri direla erakutsi zuten”.  

Kontzentrazioak iraun zuen bitartean Guardia Civilaren bi ibilgailu harengandik 10 metro eskasera izan ziren. Ibilgailuen parean bi agente izan ziren zutik uneoro eta beste bi udaletxe pareko parkean.  Kontzentrazioa bukatzean pankarta izan zuen pertsonetako bat identifikatu zuten. Eta kontzentraziorako baimena jasoa zutela esan arren, agiria eskatu zuten.