Futbola

Altsasuk denboraldiko lehen garaipena lortu zuen

Guaixe 2019ko urr. 3a, 10:20

Emakumezkoen erregional mailako 4. jardunaldian Altsasuk 6 eta 1 irabazi zion Lekunberriko Beti Kozkorri

Emakumezkoen erregional mailako 4. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko neskek Lekunberriko Beti Kozkor taldeko neskak hartu zituzten igandean Dantzalekun. Aipatu beharra dago altsasuarrak ikusgarri aritu zirela, eta aurreko hiru partidak galdu eta gero, denboraldiko lehen garaipena lortu zuten, eta nolakoa gainera: 6 eta 1 irabazi zieten Lekunberrikoei. 

Emakumezkoen erregional mailako liderra Castejon da (12 puntu). Altsasu 13.a da (3 puntu). Igandean 3 puntu dituen eta sailkapenean 14.a den Universidad de Navarraren kontra ariko da Altsasu, Iruñean. Bi arerio zuzenen arteko partida izango da, eta, hortaz, jokoan dauden 3 puntuak garrantzitsuak dira oso.