Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak eginen dira azaroaren 10ean. EH Bilduko Mahai Politikoak apirileko hauteskundeetako hautagai berak zerrendaburu izatea proposatu zuen eta EH Bilduko oinarriek oinarriek berretsi dute. Beraz, Bel Pozueta Nafarroako EH Bilduko Kongresurako zerrendaburua izanen da atzera ere. Udaberriko deialdian 408 botogatik Pozuetak ez zuen lortu Madrilen eserlekua, azkenik, PSNk eskuratu zuena.