"Publikoa da guretako garrantzitsuena, lanari zentzua ematen diona"

Erkuden Ruiz Barroso 2019ko urr. 4a, 13:15

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren musika Nafarroa osoan zabaltzea du helburu 'Sinfonikoa Nafarroan' programak. Programaren barruan, kontzertua eginen du gaur Altsasun. Ione Arroniz Tristan Orkestrako programen koordinatzailea da

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Altsasura etorriko da gaur, ostirala. Kontzertua eskainiko du Iortia kultur gunean, 20:00etan. Sinfonikoa Nafarroan programaren barruan iritsiko da orkestra Altsasura, atzo Atarrabian aritu ondoren.

Zer da Orkestra Sinfoniko bat?

Orkestrak Berrezarkuntzan eta Barrokoan sortu ziren. Garai horretan existitzen ziren musika taldeak formatu txikikoak ziren. Denborarekin handitzen joan ziren, gaur egun arte. Orokorrean definitzearren esan dezakegu orkestra sinfonikoa instrumentu jole baten talde bat dela. Talde honek musika lan sinfonikoak interpretatzen ditu, musika zuzendari baten keinuak jarraituz. Normalean orkestrek aretoetan egiten dituzte kontzertuak. 

Lan sinfonikoak interpretatzen ditu, baina bakarrik musika klasikoa egiten du?
Orkestra sinfoniko bat ez da musika klasiko bezala ezagutzen dugunari estuki lotuta egon behar, pentsatzen den bezala. Talde sinfoniko batek mota honetako taldeendako sortutako edozein musika mota interpreta dezake, ez du zertan klasikoa izan behar. Beraz, edozein musika estilo interpretatu dezake, zinemako soinu bandatik, Rock Sinfonikoa, Pop estiloko taldeen laguntzaileak... 

Zenbat pertsonek parte hartzen dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoan?
Gaur egun, talde sinfonikoa 60 pertsonek osatzen dute, eta talde teknikoan eta administrarian zortzi pertsona daude. Orkestran lan egiten duten pertsona guztiak profesionalak dira. Jardunaldi osoan lan egiten dute, eta kasu gehienetan ez zaie denbora gelditzen beste jarduerak egin ahal izateko. Badira gutxi batzuk orkestrako lana haien instrumentuaren irakaskuntzarekin uztartzen dutenak. 

140 urte bete ditu aurten NSOk. Sasoi onean dago?
Osasun onean dago, eta, ez hori bakarrik, egunero saiatzen da garatzen eta hobetzen joateko. 

Zenbat ordu entseatzen dute musikoek?
Orkestrako musikariek astean bataz beste 24 ordu entseatzen dute taldean eta 12 ordu inguru bakarka. 

Zer da Sinfonikoa Nafarroan? Nola izan zen sortzen prozesua?
NOSk Nafarroako txoko guztietara iristeko nahiarekin Sinfonikoa Nafarroan programa martxan jarri zuen. Nafarrei bere orkestraz disfrutatzeko eta gozatzeko aukera ematen die, haien ohiko kultur espazioetan. Kontzertu hauetan errepertorio klasikoa nagusi da, eta publiko guztietara bideratuta dago. Azken urtetan, programa hasi zenetik, NOSk iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera Nafarroa ia osoan eman ditu kontzertuak: Altsasu, Corella, Elizondo, Lizarra, Irunberri, Erriberri, Ribaforada, Erronkari, Orreaga, Zangoza, Tafalla, Tutera eta Viana. Gainera,  hainbat kultur ekipamenduak eskaini ditu Iruñerrian. Guztira, 50 bat kontzertu egin dituzte programa honen baitan. 

Nola prestatzen da kontzertu bat? Zer hartzen da kontuan?
Kontuan hartzen dira bai kontsiderazio artistikoak bai teknikoak. Ardura artistikoak programaren araberako diseinuaren araberakoak dira; orkestrako kideek interpretatzeko behar dutena, zuzendariaren kontratazioa, bakarlari zein koruen laguntza beharrezkoa bada haien kontratazioa, partituren alokairua eta prestaketa eta abar. Teknikoek espazioekin zerikusia dute. Hau guztia kontzertu bakoitzaren publikoaren arabera aztertzen da, guretako garrantziena baita; gure lanari zentzua ematen diona. 

Nolakoa izango da gaur Altsasun NOSk eginen duen kontzertua?
Altsasuko kontzertua estruktura tradizionaleko kontzertua izanen da. Lehenengo zatian Felix Meldelssohnen Hebridaren lanarekin obertura bat egonen da eta, ondoren, Franz Krommeren sinfonia bat bigarren zatian osatuko dute. Francisco Javier Inglesek klarinete bakarlaria izanen da, orkestraren klarinete bakarlarietako bat. Zuzendaria Pablo Urbina nafarra izanen da. 

Nolakoa da orkestraren publikoa?
Zorionez Nafarroako Sinfonikoak publiko anitza du. Nafarroan musikarekiko interesa oso handia izan da eta, gaur egun, da. Hezkuntza, gizarte eta inklusibo sailetik orkestraren jarduera hezkuntza komunitatera zein Nafarroako gizarte orokorrera iristeko proiektuetan lan egiteko konpromisoa hartu dugu.