Euskarazko tertulia literarioak, Altsasuko liburutegian

Guaixe 2019ko urr. 7a, 11:37
Altsasuko liburutegia.

Hilabetean behin euskarazko hizketaldi literarioak antolatu ditu Altsasuko liburutegiak lehenengo aldiz

Nobedade bezala, aurten Altsasuko liburutegiak euskarazko hizketaldi literarioak antolatu ditu urriko, azaroko eta abenduko asteazken baterako.

Liburuak
Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 22an izanen dira hizketaldi literarioak, 18:30ean, eta tertulia bakoitzean euskarazko liburu bat izanen dute eztabaidagai. Hortaz, hauek dira Altsasuko liburutegiak hizketaldietarako proposatu dituen liburuak: urriaren 23rako, lehenengo hizketaldirako, Fertxu Izquierdo idazlearen Mendeko borroka liburua aukeratu dute. Azaroaren 20an Gotzon Garateren India Harrigarria liburuari buruz hitz egingo dute, eta, azkenik, abenduaren 22an Jose Luis Asensioren Ixa Asap! jorratuko dute.

Hizketaldi literarioetan parte hartu nahi duenak liburutegian eman behar du izena eta izena ematean tertulietan jorratuko den liburuaren ale bat entregatuko zaio. Hizketaldirako liburu irakurri behar da, tertulian, taldean, eztabaidatu ahal izateko.