Gatibu diren pertsona normalen erradiografia

Guaixe 2019ko urr. 4a, 14:13
'Gatibuak' filmaren eszena bat. LAMIA PRODUCCIONES

Helena Taberna zinemagile altsasuarrak 'Gatibuak' filma estreinatuko du gaur, urriak 4, estatuko hainbat zinema aretotan. Greziako epe luzeko errefuxiatuen istorioak kontatzen ditu film-dokumentalak; "istorio humanoak"

Mustutze aurreko urduritasuna ongi darama Helena Taberna zinemagile altsasuarrak, izan ere, Gatibuak (Varados) filma Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zuen. Lehenengo aldia zen Tabernaren film bat Zinemaldian zegoela, eta "bereziki hunkigarria" izan zela esan du: "zinema areto bat beteta, 700 pertsonek errefuxiatuen istorioak ikusten, istorio horiek bihotzetan sartzen. Isiltasun berezia sortu zen". Eta, filma amaitzean, txaloak. Zinemaldiaren lehenengo su probaren ondoren, filma estatuko aretoetan mustuko dute. 

Proiektako lehenengo momentu horretan filma Tabernarena izatetik publikoarena izatera pasatzen dela azaldu du zinemagileak. "Momentu horretara arte zurea da, zu sartu zara, atera zara, muntatu duzu, hau eta bestea aukeratu duzu...". Baina lehenengo aldiz pantaila handian ikusten denean, eta Taberna pantaila handiaren defendatzaile sutsua da, pelikula jendearena da. "Filmak kapaz betetzea gustatzen zait. Lehenengo arrazionala da, logikoagoa. Geroz eta kapa gehiago izan,  orduan eta sakontasun gehiago izango du". Filmetan dauden interpretazio hauek, "konturatzen ez garen gauzetan paratzea" aukera ematen dute. Gainera, erabili duen "erritmoa eta tenpoaren" bidez filmak hausnartzeko aukera ematen du ere, "eta filma ez da ikusteko motela egiten". 

Errefuxiatuen gaia komunikabideetan bogan dago. Baina Helena Taberna ahaztutako errefuxiatuetara jo du bere film-dokumentala egiteko. Greziarra zer egingo zuen jakin gabe joan zen. Oso lan desberdina egin du, boluntariotza lana egin du bertan. "Baina sukalde batean lagundu beharrean, zinema egin dut, berez nire lana dena". Hortaz, arreta jarri du "komunikabideek arreta jartzen ez duten horietan": egunerokotasunean. Komunikabideak oso azkar eta ikusgarritasunera doazela kritikatu du, eta Greziara iritsi ondoren "ahazten" dituzte: "ez dira albiste, gatibuak direlako". Baina zinemagile altsasuarrarif hori zen, hain zuzen, interesatzen zitzaiona. Greziara pentsamendu batekin joan zen: pertsona guztiak berdinak dira eta bizirauteko indar handia dute. Filmak "bizitza zailak izan arren borrokatzeko ahalmen handia" erakusten du.

Zaporeak BGEk egin zion proposamena, eta zinemagileak "zerbait bisuala" egin nahi zuen, baina ez zekien zer. Film luze bat atera da. "Banekien pertsona normaletan arreta jarri nahi nuela, errefuxiatuen eremuetan, etxe okupatuetan eta itsasontzietan iristen diren horietan". Transmititzen zuten pertsonaiak erakutsi nahi zituen, "erakusteko zergatik ari garen zinea egiten". Tabernak argitu duenez, film-dokumentala ez da erreportaje bat. "Erreportaje onak egon daitezke, baina ez dira pelikulak". Kontakizunaren eraikuntzan, ahotsetan, tenpoan eta abarretan ikusten da desberdintasuna. Soiltasunean oinarritzen da Taberna, "Altsasutik hartu duen zerbait", apaingarri handirik gabeko 

Protagonistak
Profesionala ez bazara kamera baten aurrean oso zaila da, are gehiago zure bizitza erakutsi behar duzuenean. "Arriskua hartu behar duzu". Protagonismo osoa "beraiena" izatea eta momentu guztiak "mimoarekin" hartu nahi zuen Tabernak. Horretarako, "behatzailea" izan dela azaldu du, baita enpatia handiarekin joan zen ere. 

"Momentu oso ederrak egon dira". Taberna konturatu da, boluntario izan den jende gehiena "argi berezi" batekin itzultzen dela. Lan handia egin arren asko disfrutatu duela argitu du. Hortaz, esperimentatzeko aukera ere izan du, eta kamerarekin gauza berriak probatu ditu. "Adibidez, goian gauden sekuentzian Theo Angelopoulus zuzendari greziarrari omenalditxoa egin nahi izan diot. Mikrofonoa jarri nien eta igo ginen. Bat-batean itsasontzia agertu zen, pentsatuta egongo balitz bezala". 

Sortzen dituen istorioak ezagutzea gustatzen zaio Helena Tabernari, hau da, berak gustuko dituen istorioei buruz hitz egiten du zinemaren bidez: "eta pasioarekin lan egiten duzunean nabaritzen da". Film bakoitza ikasteko prozesu bat ere bada, dokumentazio lana egiten ari denean gai horri buruz ikasten ari dela azaldu du zinemagileak. Orain arte nahi izan dituen eta "nahi izan dudan moduan" istorioak sortzeko zorte handia esan duela azaldu du. "La luz de un sueño liburua irakurtzen konturatu naiz mirari bat dela". Hala ere, film bakoitza ateratzeko "lan handia" egin du: "asko borrokatu dut".