Gaztetxeak 29. urte bete ditu

Guaixe 2019ko urr. 7a, 15:02

Eta hori ospatzeko Altsasuko Gazte Asanbladak joan den asteartetik larunbatera arteko egitaraua prestatu zuen.

1990ko urriaren 5ean okupatu zuten gaur egun Altsasuko Gaztetxea dena, eta 29 urteak ospatzeko astearte berezia izan dute AGAko kideek. Hala ere, asteburuan izan dituzte ekimen nagusienak: ostiralean haurrendako plazako animazioaren ondoren, bakarrizketa hartu zuen gazte egoitzak. Larunbat goiz eta eguerdian urteurren ospakizunek Foru plaza sukalde bihurtu zuten, kalderete txapelketarekin. Elektrotxarangarekin eta gaueko erromeriarekin soinu banda jarri zioten 29. urteurrenari.