Futbola

Erregionala: Altsasuk galdu

Guaixe 2019ko urr. 7a, 12:00

Erregional maila. 2. multzoa. 4. jardunaldia: Universidad de Navarra 3 – Altsasu 1

Larunbatean Iruñean jokatu zuen Altsasuk, Universidad de Navarraren kontra. Bi taldeek partida oso lehiatua eskaini zuten, baina, akaso, OPUS-ekoek dominatu zuten gehiago. Hala ere, Altsasu izan zen markagailuan aurreratu zena, 13. minutuan Reparazek sartutako golari esker, baina Universidad de Navarrakoek ongi erantzun zuten, partidari buelta eman zioten eta, azkenean, 3 eta 1 irabazi zuten.

Erregional mailako 2. multzoko liderra, hain zuzen ere, Universidad de Navarra da (9 puntu). Altsasu azkena da, 12.a (puntu 1). Asteburuan sailkapenean 10.a den Aurrera taldearen kontra jokatuko du Altsasuk, Leitzan.