'Amerika kantuan' kontzertua eskainiko du Erkudengo Ama Abesbatzak

Guaixe 2019ko urr. 8a, 11:11
Erkudengo Ama Abesbatza Aralarko santutegian. UTZITAKOA

Erkudengo Ama Abesbatzak udazkeneko kontzertua eginen du urriaren 12an, larunbatean, 19:30ean, Iortia kultur gunean

Abestien bidez Amerikako iparraldetik hegoalderako bidaia eginen du Erkudengo Ama Abesbatzaren Amerika kantuan (America Canta) kontzertuan larunbatean, urriaren 12an, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Altsasuko abesbatzak Argentinarekin "harreman estua" du, eta horregatik Amerikako musika gai hartuta udazkeneko kontzertua egitea erabaki zuten. Gainera, abenduan hil zen Eduardo Correa musikaria eta abesbatzaren laguna omendu nahi dute kontzertu honetan ere. Abesbatzak hainbat musika estilotako abestiak interpretatuko ditu, eta "bakarra" izanen dela esan dute abesbatzako kideek.

Kontzerturako sarrerak Iortia kultur gunean eta iortiakultura.com web gunean eros daitezke 5 eurotan.