Gutxigatik, baina 3 punturik gabe itzuli ziren Altsasuko neskak

Guaixe 2019ko urr. 8a, 15:08

Emakumezkoen erregional maila. 5. jardunaldia: Universidad de Navarra 1 – Altsasu 0

Asteburuan Erregional mailako 5. jardunaldia jokatu zen. Altsasuko neskek igandean jokatu zuten Universidad de Navarra taldearen kontra, Iruñean. Partidan parez-pare ibili ziren bi taldeak, baina OPUSeko neskek Altsasuko atean behin asmatu zuten, eta, azkenean, 1 eta 0 irabazi zieten altsasuarrei. 

5. jardunaldiak lider aldaketa ekarri du. Kirol Sport taldea da lider berri (13 puntu), Mulier (12 puntu) eta Castejon (12 puntu) puntu batera dituela. Altsasu 14.a da, 3 punturekin. Hurrengo jardunaldian Altsasuk 6 punturekin sailkapenean 11.a den Zarramonza taldea hartuko du Dantzalekun. Puntuak pilatzen hasteko primerako aukera dute altsasuarrek.