Zizek zeresana emanen dute

Guaixe 2019ko urr. 14a, 10:10

Igandean mikologia erakusketa izanen da Garbitoki eraikineko gimnasioan.

Gaurtik igandera bitartean Altsasuko Mikologia Jardunaldiak izanen dira.

Altsasuko mikologia elkarteak antolatuta bueltan dira Mikologia Jardunaldiak. Gaur hasi eta asteazkena bitartean hitzaldi zikloa hartuko du Iortia kultur guneak. Zizen inguruko esposizioak 19:30ean hasiko dira. Hitzaldietan ikasitakoa edo entzundakoa osatzeko saio praktiko gisa har liteke ferietako domekan elkarteak antolatutako erakusketa. Garbitoki eraikineko gimnasioa ziza eta onddoz betetako mahai luzeez beteko da.  

Egitaraua 
Lastailak 14, astelehena 
19:30ean Zizak arriskuan? Roberto Fernandez Sasia, Gallartako mikologia elkartea. Iortia kultur gunean. 

Lastailak 15, asteartea
19:30ean Mikologia hastapena, gasteromicetos. Jose Mari Ausin, Altsasuko mikologia elkartea. Iortia kultur gunean. 

Lastailak 16,  asteazkena
19:30ean Ezohikoak diren onddo batzuk. Jose Mari Ibarbia, Laudio eta Altsasuko mikologia elkarteak. Iortia kultur gunean. 

Lastailak 20, domeka 
09:00etatik 14:30era Mikologia erakusketa, Garbitoki eraikinean.