Bertsokabi sariketaren bigarren kanporaketa jokatu zen ostegunean

Guaixe 2019ko urr. 14a, 13:27
Bertsokabi sariketaren bigarren kanporaketa, eskuinean, zutik, Ekain Alegre. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Iruñeko Zabaldi Elkartasunaren Etxean jokatu zen Bertsokabi Sariketaren bigarren kanporaketa, eta Ekain Alegre altsasuarrak jokatu zuen Iker Gorosterrazurekin batera. Baina ezin izan zuten Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo bertsolariek osatzen zuten bikotea irabazi

II. Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketaren bigarren kanporaketa izan zen urriaren 10ean, ostegunean, Iruñeko Zabaldi Elkartasunaren Etxean. Ekain Alegre altsasuarra eta Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Sarai Robles, eta Ekhiñe Zapiain eta Jos Sanjurjo bertsolari bikoteek parte hartu zuten. Gai-jartzaile eta aurkezle lanak Asier Garciak bete zituen. Bertsokabi sariketa berezia da, izan ere, gazte bertsolariak plazara ateratzeko aukera ematen die, eta, bide batez, gazteak bertsolaritzara gerturatzeko aukera ematen du ere. Hortaz, bertsolariek bete behar dituzte ariketak arinagoak direla esan zuen Ekain Alegre altsasuko bertsolariak. Gainera, epailea publikoko bost pertsonek osatzen dute, eta Zabaldin Amaia Telletxea eta Joseba Beltza zian ziren ere bertsolarien jarduna epaitzen.

Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo bertsolari bikotea izan zen sariketaren bigarren kanporaketaren irabazlea, eta urriaren 24an jokatuko den finalerako txartela lortu zuten, Alegre altsasuarra sariketatik kanpo utziz.