Futbola

Emakumezkoen Erregional maila: Altsasuren bigarren garaipena

Guaixe 2019ko urr. 15a, 12:16

Emakumezkoen Erregional Maila. 6. jardunaldia: Altsasu 3 – Zarramonza 1

Asteburuan Emakumezkoen Erregional mailako 6. jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Zarramonza hartu zuen larunbat arratsaldean Dantzalekun, eta gure neskek lan bikaina egin zuten, denboraldiko bigarren garaipena lortu baitzuten, partida oso lehiatuan 3 eta 1 irabazi eta gero. 

Emakumezkoen Erregional mailako sailkapenean aldaketa egon da eta Mulier da lider berria (15 puntu). Altsasu 12. postura igo da (6 puntu). Asteburuan Cortes izango dute aurkari Altsasuko neskek, Erriberan jokatuko den partidan.