Pentsio duinen alde udaletxe atean

Guaixe 2019ko urr. 16a, 09:20
1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen du mugimenduak.

Gaur, 12:00etan, kontzentrazioa eginen da, pentsio duinen aldeko martxak Madrilera iristearekin bat eginez.

Cadiztik eta Bilbotik zutabe bana abiatu ziren irailaren 23an. Pentsio duinak aldarrikatzeko martxak dira eta bere parte-hartzaileek Madrilera arteko ibilbidea oinez egin dute. Gaur dira hara iristekoak eta Gorteen parean kontzentrazioa eginen dute. Horregatik, pentsio duinen aldeko mugimenduak udaletxe parean kontzentratzera deitu dute. Mugimenduak bere aldarrikapenak, atzera ere, zabaltzeko baliatuko du: pentsioen balioa benetako Kontsumo Prezioen Indizea kontuan izanda handitzea urtero, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta pentsio publikoak Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura osatzea, “ez maileguak erabiliz”.