Saskibaloia

CBASK-Jatormanek San Cernin izango du aurkari

Guaixe 2019ko urr. 17a, 12:12

Autonomien Arteko 2. Mailako Ligako 3. jardunaldia dago jokoan eta San Cerninen kontra ariko da talde altsasuarra

Autonomien Arteko 2. Mailako Ligako 2. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Liga horretan Nafarroako eta Errioxako taldeak lehiatzen dira, tartean Altsasuko CBASK-Jatorman taldea. 2. jardunaldian Altsasuko taldeak Larraona A taldea hartu behar zuen, baina partida urriaren 27ra atzeratu dute. Zelandin jokatuko da, 12:00etan. 

Asteburu honetan 3. jardunaldia jokatuko da. Iruñean jokatuko du CBASK-Jatormanek, San Cernin taldearen kontra, larunbatean, 18:15ean. Hain zuzen ere San Cernin taldea da liderra (4 puntu), eta CBASK-Jatorman 14.a da (puntu 1), partida bat gutxiagorekin. 

Nafarroako seniorren maila autonomikon CBASK-IFUELek galdu
Gizonezkoetan, Nafarroako Seniorren 1. Maila Autonomikoko 2. multzoan 2. jardunaldia jokatu zen. Altsasuko CBASK-IFUEL taldeak Liceo Monjardin hartu zuen eta etxean porrot nabarmena jaso zuen Altsasuko taldeak. 38 eta 73 irabazi zion Liceok. Horrela, Nafarroako seniorren maila autonomikoan Cendea de Galar da liderra (4 puntu) eta CBASK-IFUEL zazpigarrena da (2 puntu). Igandean, 12:00etan, Cendea de Galar liderraren kontra jokatuko du CBASK-IFUEL taldeak Eskirotzen. 

Emakumezkoetan kadeteen 2. mailari ekingo dio CBASKek
Emakumezkoetan, Nafarroako Kadeteen 2. mailako 5. multzoan ekingo dio ligari Altsasuko CBASK taldeak. Larunbatean, urriaren 19an jokatuko du aurtengo denboraldiko lehendabiziko jardunaldia, Olatzen, 19:30ean, Valle de Egues taldearen kontra.