Vizanen bizitzaren bost ikuspuntu

Guaixe 2019ko urr. 18a, 12:45
Angel Perez Miguel Altsasuko idazlearen Morir para contarla eleberria aurkeztuko dute gaur. UTZITAKOA

Angel Perez Miguel Altsasuko idazleak 'Morir para contarla' eleberria kaleratu du eta gaur, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean aurkeztuko du

Pablo Vizan da Morir para contarla nobelaren protagonista. Bere bizitzan izandako pasarteak kontatzen ditu liburuak, baina narratzaileak noizbait maitemindu zituen bost emakume dira: Ines, Ana, Irena, Laura eta Angela. Angel Perez Miguel idazlearen lehenengo eleberria da. Gaur, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean aurkeztuko du. Itziar Perez Argomaniz izanen da aurkezlea.

Angel Perez Hispaniar filologian lizentziaduna da, eta erretiratu arte Hizkuntza eta Literatura katedratikoa izan da, baita zenbait institututako irakaslea ere. Peñaranda de Bracamonten jaioa da (Salamanca), baina aspaldi Altsasun bizi da. Gaztetik istorio laburrak, kontakizunak eta ipuinak idatzi ditu, baina Morir para contarla bere lehenengo eleberria da. Hala ere, dagoeneko bigarrenaren zirriborroa idatzi du. Gainera, bere sorterriaren mintzamenaren buruzko ikerketa argitaratuko du ere.