Taekwondoa

Taekwondo erakustaldia igandean Altsasun

Guaixe 2019ko urr. 18a, 08:36

Altsasuko ferietan izango da, igandean, 18:30ean, Iortia kultur guneko zabalgunean

Bargagain taekwondo klubak atzera ere erakustaldia egingo du Altsasuko ferietan. Igande arratsaldean izango da, 18:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Guneko zabalgunean. Bargagain klubeko taekwondolariek euren klaseetan ikasitako mugimendu eta ezagutzak erakusteko aukera izango dute.