Mikrobioak, gure lagunak

Guaixe 2019ko urr. 18a, 12:58

Gazte talde bat Intxostiapuntan mikrobioei buruzko ikastaro batean parte hartzen ari da. Gazteek gazte-gunea “laborategi bihurtzea” espero dute.

Intxostiapunta gazte guneko gela bat ikasgela bihurtuta; 15 eta 23 urte arteko 16 ikasle eta bi gidari: Patxi San Martin ikerlaria eta Leire Palacios, Agrobioteknologiako institutuan ari den ikerlari altsasuarra. Gaia: mikrobio lagungarriak. Ostiralean izan zuten aurreneko klasea, erabat praktikoa. Eta gazteak hasi dira barneratzen organismo txiki horiek zer diren, zergatik edota zertarako balio diguten, esaterako, jogurtetan, litxarrerietan, garagardoetan eta abarretan. Gazteek aurreneko saioa “atsegina eta praktikoa” izan zela adierazi dute, “konturatu gabe asko ikasi eta disfrutatu dugu”. 

Ikastaroak beste bi saio izanen ditu: lastailaren 25ean eta azaroaren 25ean, ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara (doan). Ikastaroa Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskolaren diru-laguntza du eta Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak laguntzen du.