Futbola

Erregionala: Altsasuk garaipen garrantzitsua lortu zuen Leitzako Aurrera taldearen kontra

Guaixe 2019ko urr. 21a, 13:00
Altsasuko aurreko denboraldiko taldea.

Erregional maila. 5. jardunaldia: Altsasu 2 – Aurrera 0

Altsasuk Leitzako Aurrera taldea hartu zuen larunbatean Dantzalekun. Partida lehiatua izan zen, eta bi taldeak parez pare ibili ziren, azken minutuetan partida erabaki zenera arte. Lehen bi zatian bi taldeek aukerak izan zituzten, Altsasuk bereziki, baina Aurrerak ongi eutsi zuen. Bigarren zatian Altsasuk gehiago arriskatu zuen, eta partida puntu berdinketarekin despedituko zela aurreikusten zenean, Javierrek eta Aitorrek leitzarren atea zulatu zuten eta 2 eta 0 irabazi zuen Altsasuk, eta denboraldiko lehen garaipena lortu zuen. 

Erregional mailako liderra Salesianos taldea da (11 puntu). Altsasu 9.a da (4 puntu). Hurrengo jardunaldian Altsasuk sailkapenean 5.a den Berriozar taldea hartuko du Dantzalekun.