Etxebeste familaren bigarrena Altsasun

Guaixe 2019ko urr. 22a, 12:16
'Agur Etxebeste' filmaren une bat.

'Agur Etxebeste' filmaren emanaldiak izanen dira asteburuan Altsasuko Iortia kultur gunean, jatorrizko hizkuntzan, euskaraz, gaztelaniazko azpititulekin

Aupa Etxebeste filmaren jarraipena da Agur Etxebeste. Aitor Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien lana dira biak. Agur Etxebeste 2019ko Zinemaldian aurkeztu zuten, eta orain Etxebeste familiaren komeriak Altsasura iritsiko dira. Ostegunean, urriaren 24an, 19:00etan; ostiralean, urriaren 25ean, 22:00etan, eta igandean, urriaren 27an, 19:30ean, Iortia kultur gunean proiektatutako dute.

Aupa Etxebeste 2005ean mustu zuten eta fenomeno bihurtu zen. Etxebeste familia udako oporretara joan aurretik dirurik gabe gelditu da eta etxean gelditzen dira, baina auzolagunak engainatu behar dituzte, izan ere, Patricio Etxebeste alkategaia da eta itxurak gorde behar dute. Ia 15 urte pasa dira, eta Etxebestearren bizitzaren jarraipena egin dute Aitor Altunak eta Telmo Esnalek. Oraingoan, Patriciok alkatetza utzi behar du ustez osasun arazoak direlako. Baina ondoko herrietan izaten ari diren korrupzio auzien azaleratzen ari direla da benetako arrazoia. Ordezkari bikaina lortu du: Maria Luisa, bere emaztea.