Futbola

Altsasuko neskak bikain: 0 eta 7 irabazi zioten Cortesi

Guaixe 2019ko urr. 22a, 13:01

Emakumezkoen Erregionala. 7. jardunaldia: Cortes 0 – Altsasu 7

Asteburuan Emakumezkoen Erregional mailako 7. jardunaldia jokatu zen. Corteseraino jaitsi ziren altsasuarrak larunbat goizean, Cortes taldearen kontra aritzeko. Eta aipatzekoa da bikain aritu zirela gure neskak. Partida goitik behera kontrolatu zuten eta 0 eta 7 irabazi zieten Erriberakoei. Sonia Irisek hat-tricka lortu zuen, 3 gol, June Garcia de Albenizek 2 sartu zituen eta Jone Gradosek eta Amets Oteizak bana. 

Emakumezkoen erregional mailako sailkapenean Castejonek jarraitzen du lider (18), Mulier bigarrenarekin puntutara berdinduta. Bigarren aldiz jarraian irabazi eta gero, Altsasu 11. postura igo da (9 puntu). Asteburuan Altsasuko neskek Mulier taldea hartuko dute, igandean, 16:00etan, Dantzalekun. Partida oso estua espero da, Mulierrek lidergoa lortzea baitu jokoan. Baina Altsasuko neskak lan txukuna egiten ari dira eta gauzak oso zail jarriko dizkiote Mulierri.