Errefuxiatuen aldeko janari bilketa eginen da

Guaixe 2019ko urr. 25a, 11:48
Greziako errefuxiatu eremu bat.

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearen aldeko jaki bilketa Eroskiren supermerkatuetan eginen da larunbatean.

Greziako Lesbos irlan Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak sukaldea du eta han egunero 1.300 otordu prestatzen dituzte. Horiek errefuxiatuen artean banatzen dituzte. Baina jatekoak prestatzeko elikagaiak behar dituzte Zaporeak-eko kideek. Horregatik, hirugarren urtez jarraian, jaki bilketa antolatu dute Altsasuko Eroski supermerkatuetan. Zaporeko kideek honako elikagaiak jaso nahi dituzte: oliba olioa, makarroiak, alubiak, txindilak, txitxirioak, espezieak, sardinak eta atuna latan eta ale luzeko arroza. Erositakoa ate ondoan egonen diren boluntarioei eman beharko zaie. Zaporeak elkartekoak laguntzen Sakana Harrera Harana taldeko kideak izanen dira.