Opera entzuten ez dutenendako opera

Guaixe 2019ko urr. 25a, 11:07
'The Opera Locos' ikuskizunaren une bat. UTZITAKOA

Yllana konpainia ospetsuaren The Opera Locos ikuskiuzna izanen da bihar, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Antzerkiaren eta operaren. arteko ikuskizun bat da, Enrique Sanchez ikuskiuzaren baritonoak azaldu bezala

Umorea da Yllana konpainiaren bereisgarritasunetako bat. Baina "ikuskizunaren kalietatean" eragina ez duen umorea da, Enrique Sanchez The Opera Locos ikuskizunaren baritonoak azaldu bezala. Bihar, larunbata, 19:30ean, izanen dira opera abeslari eroak Iortiak kultur gunean. Dagoeneko sarrerak agortu dira.

The OperaLocos sortu zutenean ez zuten horren arrakasata espero, azaldu du Enrique Sanachez The Opera Locos ikuskizuneko baritonoak. Antzerkia eta opera uztartzen dituen ikuskizuna da. "Opera zatiekin sortutako antzerkia da". Hortaz, opera zatiek bost pertsonaien "emzioak eta istorioak" kontatzen dituzte. "Ez da musikal bat, berez ez ditu musikal baten ohiko ezaugarriak betetzen". Operan oinarritzen den antezlan bat da.

Bost dira pertsonaiak eta "Frankestein moderno" bat dela azaldu du Sanchezek. "Operarekin batera beste hainbat estilo agertzen dira ere, esaterako, rock, pop eta soul, eta konturatzen zara ez dagoela horrenbeste aldea operatik gaur egungo estiloetara". Opera garai bateko "pop musika" zela esan du aktoreak. Gainera, opera zatiak "oso ezagunak" dira. "Jendeak uste du ez dakiela operari buruz, baina pieza bat entzuten dutenean konturatzen dira ezagutzen dutela". The Opera Locos opera ezagutzen ez dutenendako "gerturapen" bat izan daiteke. Are gehiago, aktoreak esan duenez "izan dira ikusleak gero opera tradizionala ikusktera joan direnak".

Prozesua
Abeslari lirikoak dira The Opera Locos-eko aktoreak eta Espainiako Operan eta zarzueletan parte hartu izan dute. Baina "antzerkian ere gauzak egin ditugu", eta, beraz, profil bikoitza badute. Yllanarekin lan egitea oso "aberasgarria" dela esan du Sanchezek. "Opera zatietatik abiatu ginen, eta inprobisazioen bidez sortu genuen ikuskizuna". Hortaz, pertsonaiak haiek sortzen dituzte eta bereak egiten dituzte. Oso ongi pastzen dute antzezlana egiten, "eta nabaritzen da".