Futbola

Erregionala: Altsasuk dominatu zuen, baina 3 puntuak Berriozarrera joan ziren

Guaixe 2019ko urr. 28a, 12:19
Argazkia: Artxiboa.

Erregional maila. 6. jardunaldia: Altsasu 1 – Berriozar 2

Erregional mailan Altsasuk Berriozar taldea hartu zuen Dantzalekun. Altsasuk dominatu zuen, eta defentsara mugatu zen Berriozar; atzean jokatu zuten Iruñerrikoek. Altsasuk galdutako baloi bati esker aurreratu zen Berriozar 31. minutuan, baina 5 minutu ondoren Altsasuk bana berdindu zuen, Guisadok penaltiz sartutako golari esker. Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen jokoak, eta, tamalez, Altsasuren beste akats bati esker berriro aurreratzea lortu zuen Berriozarrek. Kasu honetan, ordea, altsasuarrek ezin izan zioten egoerari buelta eman ahal izan eta 3 puntuek Berriozarrera egin zuten ihesi. 

Amaya taldea da erregional mailako 2. multzoko liderra (14 puntu) eta Altsasu 10.a da (4 puntu). Hurrengo jardunaldian 6 punturekin sailkapenean 8.a den Gazte Berriak taldearen kontra jokatuko du Altsasuk.