Konpontzea, birziklatzeko modu bat

Guaixe 2019ko urr. 30a, 10:05
Kafe Konpondu iragartzen duen hozkailu bat dago Foru plazan.

Kafe Konpondu gaurtik azaroaren 27ra bitarteko asteazken guztietan, 17:30etik 19:30era, Gure Etxea eraikinean.

Laugarren urtez Altsasuko Udalaren eskaintzaren barruan dago Kafe Konpondu, hautsiak dauden objektuei bigarren aukera bat emateko tailerra. Batuta elkarteko kideak hurrengo bost asteazkenetan  Gure Etxea eraikinean izanen dira 17:30etik 19:30era. Hara bere traste hautsiarekin joaten denak konponbiderik baduen jakiteko aukera izanen du. Berdin dio altzaria, etxetresna elektrikoa edo dena delakoa izatea. Kafe Konpondu espazio bat izan nahi du konpontze premia dutenen eta dakitenen arteko harremanak sortzeko, horregatik ez dira ez kafea ezta pastak faltako. Batzuen eta besteen abilezia eta trebetasunarekin objektuei bigarren bizia ematea da helburua, eta aldi beran, hondakin gutxiago sortzea.