Errefuxiatuendako jakiak jaso dituzte

Guaixe 2019ko urr. 31a, 11:20
Pale bat betetzear zela.

Zaporeak elkarteko kideek jaki bilketa egin zuten Altsasuko Eroski supermerkatuetan larunbatean. Elkartetik jakinarazi digutenez, hiru palet jakiz bete zituzten eta altsasuarrei eta sakandarrei solidarioak izateagatik eskerrak eman zizkieten. Jaki horiek Greziako Lesbos uhartera bidaliko ditu Zaporeak elkarteak. Han egunero 1.300 errefuxiatuendako jatekoak prestatzen ditu Zaporeak-ek.