Futbola

Altsasuk bina berdindu zuen Gazte Berriak taldearekin

Guaixe 2019ko aza. 4a, 13:00

Erregional maila. 7. jardunaldia. Gazte Berriak 2 – Altsasu 2

Erregional mailako 2. multzoan, Antsoainen jokatu zuen Altsasuk, Gazte Berriak taldearen kontra. Lehen zatian etxekoek dominatu zuten eta 15. minuturako markagailuan aurreratu egin zen Gazte Berriak taldea. Hala ere, Imanolek bana berdintzea lortu zuen berehala. Gazte Berriak taldeak dominatzen jharraitu zuen eta bigarren gola sartu zuten Iruñerrikoek. Bigarren zatian Altsasu berdinketa haustera atera zen, eta Aimarrek sartutako golari esker bina berdintzea lortu zuten altsasuarrek. Bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu ziren, baina ez zen gol gehiago egon eta puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Erregional mailako 2. multzoko liderra Amaya taldea da (17 puntu). Altsasu 11.a da (5 puntu). Asteburuan Altsasuk 5 punturekin 12.a eta azkena den Doneztebe taldea hartuko duDantzalekun. Azken postuak atzean uzteko aukera paregabea dute altsasuarrek, eta ea lortzen duten.