Musika ikasleen ganbara kontzertua

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren lehenengo kontzertua izanen da bihar, 19:00etan, Iortia kultur gunean

Instrumentu ezberdinez osatutako musika ikasleen talde txikiak eta ganbara musika izanen dira Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren lehenengo kontzertuaren gaia. Bihar, azaroaren 5ean, asteartea, 19:00etan, Iortia kultur gunean izanen da emanaldia.