Futbola

Altsasuko nesken bolada onak segida du

Guaixe 2019ko aza. 5a, 14:28

Emakumezkoen Erregional maila. 9. jardunaldia: Gazte Berriak 0 – Altsasu 1

Emakumezkoen Erregional mailan dabilen Altsasu taldearen bolada onak jarraipena izan du. Antsoainen jokatu zuten gure neskek, Gazte Berriak taldearen kontra, eta partida lehiatuan azkenean  altsasuarrek lortu zuten Antsoaingokoen atea zulatzea eta 0 eta 1 gailendu ziren altsasuarrak. Horrela, denboraldiko bere bosgarren garaipena lortu zuen Altsasuk. 

Sailkapen orokorrean Castejon taldeak jarraitzen du lider (24 puntu) bi puntura Kirol Sport taldea duela (22 puntu). Altsasuk gora egin du sailkapenean eta 7.a da (15 puntu). Igandean Altsasuk sailkapenean bigarrena den Kirol Sport taldea hartuko du Dantzalekun, 12:00etan. Partida konplikatua izanen da, Kirol Sportek lidergoa lortu nahi duelako eta Altsasuk bere bolada onarekin jarraitu nahi duelako, etxekoen laguntzaz. Hortaz, partida polita espero da igandean Dantzalekun.