Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen euskarazko ahozko adierazpena hobetzea du helburu Solaskide programak. Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, A, B eta D ereduko 78 eskola taldeek saioak jasoko dituzte 2020an, eskola orduetan. Euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko saioak Altsasuko hiru ikastetxetan izanen dira: Sagrado Corazon ikastetxea, Iñigo Aritza ikastola eta Altsasu institutua. Talde bakoitzak 18 saio jasoko ditu.
Solaskide programa garatzeko ardura Hezkuntza Departamentuak AEK-ri eman dio hitzarmen bidez. Nafarroako Gobernuak 98.280 euroko finantzazioa bideratzeko konpromisoa hartu du.