Zirku emanaldia La Trocola Circo konpainiaren eskutik

Guaixe 2019ko aza. 8a, 10:55

La Trocola Circo konpainia. UTZITAKOA

'Emportats' ikuskizuna izanen da igandean, 17:00etan, Iortia kultur gunean

La Trocola Circo konpainiaren Emportats familiarteko ikuskizun bat da eta hainbat diziplina bateratzen ditu: malabareak, objektuekin egindako lanak eta zuzeneko musika. Umorez eta energiaz beteriko ikuskizuna da eta zehaztasunaren mugak gainditzen ditu.

Ikuskizunak FETEN arte eszenikoen Xixongo 2018ko edizioan sari bat jaso zuen eta Max sarietarako izendatu dute.