Futbola

Altsasuk garaipen garrantzitsua lortu zuen Donezteberen kontra

Guaixe 2019ko aza. 11a, 14:51

Erregional maila. 8. jardunaldia: Altsasu 5 – Doneztebe 2

Erregional mailan Altsasuk denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, Dantzalekun jokatutako partidan Donezteberi 5 eta 2 irabazi eta gero. Altsasuarrek hasieratik bukaerara dominatu zuten partida eta 29. minutuan Arellanok mustu zuen gorritxoen markagailua. Hala ere, 3 minutura Doneztebek berdintzea lortu zuen, baina atsedenaldia baino lehen aurreratu zen berriz Altsasu, Javik sartutako penaltyari esker. Bigarren zatian bina berdindu zuen Doneztebek, baina Altsasuk dominatzen jarraitu zuen, kontrako atera behin eta berriz heltzen, eta Arellanok (2 gol) eta Larak sartutako golei esker, azkenean 5 eta 2 gailendu zen Altsasu. 

Amaya da erregional mailako 2. multzoko liderra (20 puntu) eta Altsasu 8.a da (8 puntu). Asteburuan 10 punturekin sailkapenean 6.a den Liceo Monjardin taldearen kontra ariko da Altsasu.