Altsasun kaleak zabortegi. Noiz arte?

Erabiltzailearen aurpegia Objektibotik 2019ko aza. 15a, 08:03

Maite dugu gure herria. Baina jokabide batzuk ez dago ulertzerik. Hondakinak edukiontziraino eraman eta ez sartzea? Badakigu edukiontzi bakoitzean zer bota behar den? Ziur? Esaterako, non sartzen da argazkiko telebista hori? Ba aldakigu Sakanako Mankomunitateak gune berde mugikorra duela? Eta astero ibarreko herri guztietatik pasatzen dela? Badakigu Emausko Traperoak etxera traste bila etortzen direla, doan? Horretarako, Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzuko 948 46 48 67 telefono zenbakira hots egin edo Mank-en web orriko formularioa bete (https://labur.eus/HxDc2) behar dira. Josu Rubio argazki horrekin herriko kuxidadeaz kexu da.