Futbola

Altsasuk eta Liceo Monjardinek seina berdindu zuten partida ikusgarrian

Guaixe 2019ko aza. 19a, 12:00

Erregional maila. 2. multzoa. 9. jardunaldia: Liceo Monjardin 6 – Altsasu 6

Erregional mailan, Altsasuk Sanduzelain jokatu zuen Liceo Monjardin taldearen kontra. Bi taldeek zuten onena eman zuten eta ikusgarri aritu ziren. Gola aukera bikainak sortu zituzten eta guztira 12 gol sartu zituzten, 6 talde bakoitzak. Eta seitan berbera gertatu zen: Liceo Monjardin aurreratu zen, baina berdintzea lortu zuen Altsasuk. Horrela sei aldiz, Altsasuk ez zuelako etsi. Altsasu taldeko golegileak Mikel Arellano, Imanol Lobo (2), Jon Lanz, Javi Guisado eta Tasio izan ziren. 

Sailkapen orokorrean Amayak jarraitzen du erregional mailako 2. multzoko lider (23 puntu), Universidad de Navarrari puntu bat aterata. Altsasu 9.a da (9 puntu). Asteburuan Altsasuk 12 punturekin sailkapenean 5.a den Salesianos taldea hartuko du.