Asteburuan Emakumezkoen Erregional mailako 11. jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Zizurko Ardoi taldea hartu zuen Dantzalekun. Garaipen bolada on batetik atera eta azkeneko jardunaldian galtzetik zetorren Altsasu, eta garaipenaren xendea berreskuratzea zen euren helburua. Eta baita lortu ere. Partida ederrean, 3 eta 1 gailendu ziren altsasuarrak Maddi Mariñelarenak, Sonia Iris Alonsok eta Eider Vicentek sartutako golei esker.
Emakumezkoen Erregional mailan Castejon taldea da liderra (28 puntu) Kirol Sport taldearekin puntutara berdinduta. Altsasuren garaipenak emaitza izan du eta taldeak bi postu egin ditu gora eta zazpigarrena da sailkapenean (18 puntu), Altsasu taldeak inoiz izan duen posturik onena. Eta asteburuan hain zuzen ere Castejon liderraren kontra ariko dira altsasuarrak Castejonen, larunbatean 16:00etan hasiko den partidan. Castejonek lidergoa du jokoan eta altsasuarrek bolada onari eustea, beraz, partida interesgarria dugu aurretik.