Altsasuko Udalak Txirinbulo haur eskolako jangela zerbitzua emateko deialdia egin du. Kontratua bere egiten duenak 20 bat menu prestatu beharko ditu egunero: 0 eta 3 urte arteko 14 umerena, 4 heldurena eta beste bi. Kontratua 17 hilerako emanen du udalak, ilbeltzaren 1etik 2021eko garagarrilaren 31ra arte. Eta aldeak ados jarriz gero 2024ko garagarrilaren 31ra arte luzatu daitekeena. Kontratuaren aurrekontua 21.710 eurokoa da. Luzapen guztiak kontuan izanik 61.189 eurokoa litzateke.