Hirugarren urtemugaren elkartasun emanaldia

Guaixe 2019ko aza. 22a, 13:26
2017. urtean Altsasukoak Aske plataformak 'Altsasu Kulturaz Aske' astea antolatu zuten. ARTXIBOA

Altsasu auzia. Hiru urteko labirintoa jardunaldiekin amaitzeko kontzertua antolatu du Altsasukoak Aske herri plataformak. Musika, dantza eta hitza elkartuko dira goi mailako artisten emanaldian. Igandean, 19:00etan, izanen da, Burunda frontoian

Altsasu auzia. Hiru urteko labirintoa jardunaldiak egin ditu Altsasukoak Aske herri platarfomak azaroan zehar Altsasuko auziagatik zigortutako gazteen atxiloketak duela hiru urteko azaroan izan zirela salatzeko, gogoan hartzeko, eta plataformak egiten duen ekimen guztietan bezala, familiei elkartasuna adierazteko. Hilabete bereziari amaiera emateko Aske! kontzertua antolatu dute etzirako, iganderako. Burunda frontoian izanen da, 19:00etan, eta goi mailako hainbat diziplinetako aritstak arituko dira, tartean Lluis Llach abeslari kataluniarra. Sarrerak Iortia kultur gunean salgai daude, eta egunean bertan Burunda frontoiko txarteldegian 17:00etatik aurrera. Sarrerek 5 euroko prezioa dute.

"Adin tarte eta estilo desberdinetako eskaintza izan dugu". Altsasu auzia. Hiru urteko labirintoa jardunaldiak azaroaren hasieran hasi ziren gazteei zuzendutako kontzertu-jaialdi batekin. Hortaz, reggae eta ska musikak izan ziren nagusi. Hirugarren urtemuga "treistearekin" amaitzeko "beste ekitaldi mota bat" antolatu dute iganderako.

Musika, dantza eta hitza
Oreka TX taldea, Jon Maia eta Hodei Barroso, Tximeleta taldea, Aiora Errenteria, Aurora Beltran, Altsasuko dantzaria keta Lluis Llach abeslaria izanen dira Aske! kontzertuaren protagonistak. Gainera, Miren Amuriza eta Dani Martirena izanen dira gidariak. "Hala ere, ez dira aukezle soilak. Istoria bat kontatuko dute, kontzertua osoa batzen dutena". Hortaz, hari batek osotasuna ematen dio kontzertuari.

Artista anitzak eta desberdinak bilatu dituzte kontzertu berezi honetarako. Oreka TX txalaparta talde bat da, "oso ospetsua". Txalapartak "indarra transmititzen" du. Jon Maia eta Hodei Barroso bertsolariek "berritzaile" eskainiko dute, izan ere, Etxeberriak azaldu duenez Maiak bertsoak otako ditu eta Barrosok rapeatuko du. "Bien arteko jolas bat izanen da. Berezia izanen da". Hortaz, berritzailea ere izanen da igandean eskainiko duten kontzertua.

Altsasukoak Aske herri plataformak antlatu dituen ekitaldi guztietan genero ikuspegia ere kontuan izan dute, eta parte hartzaileen artean emakumezkoen eta gizonezkoen kopuru berdina edo antzekoa egotea saiatu direla azaldu du plataformako kideak. Beraz, kontzertua Aurora Beltran nafar abeslari ospetsuak emanaldia eskainiko du eta Ze Mays taldeko Aiora Errenteriak ere kontzetuan parte hartuko du.

Adierazteko modu desberdinak bilatu dituzte kontzertu honetarako, eta horregatik dantza ere egon behar zela esan du Etxeberriak. Altsasuko dantzariek koreografia bat egingo dute. Hortaz, Iñaki Agirre euskal dantzako irakaslearen hainbat ikaslek eta Irantzu Gonzalez dantza eskolaren beste hainbatek koreografia bat prestatu dute elkarlanean.

"Tximeleta taldea askotan aritu da gurekin, eta kontzertu honetan ere elkarrekin Altsasu aurrera abesteko aukera izango dugu". Sakanako "esentzia" ere islatuta egon behar zuela azaldu du Etxeberriak.

Kataluniatik Altsasura
Lluis Llach agertokietatik despeditu zen, musika alde batera utzi zuen, eta "ahalegina" egingo du igandean Altsasuko Burunda frontoian emanaldia egiteko. Llach-en artista ezagunaren presentziarekn "Kataluniari eskerrak eman nahi diogu, eta, bide batez, elkartasuna adierazi nahi diegu ere".

Letrak garrantzutsiak izan dira kontzertuan, beraz, Miren Amuriza bertsolariak eta Dani Martirena ETBko esatariak isotiro bat kontatuko dute kontzertuari osotasuna emango diona. Idazleak ere dira Amuriza eta Martirena eta kontzertuan "ez dira aurkezle soilak izango"; gidariak izango dira. Etxeberriak adierazi duenez, kultura aldarrikatzeko eta borrokatzeko beste bide bat da.