Erregional mailan Altsasuk Salesianos taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeak paretsu ibili ziren eta ez zituzten gol aukera oso arriskutsuak sortu. Horrela, puntu banaketarekin despeditu zen inor pozik utzi ez zuen partida.
Sailkapen orokorrean Amaya da liderra (26 puntu) eta Altsasu 8.a da (10 puntu). Hurrengo jardunaldian sailkapenean 11.a den Beti Kozkor taldearen kontra ariko da Altsasu, Lekunberrin.