Pentsiodunek gizonezkoei: “emakumeen kontrako indarkeriari aurka egiteko mugitu behar duzue”

Guaixe 2019ko aza. 25a, 15:34
Kontzentrazio bukaeran pankarta biltzen.

Gaur, 19:00etan, Foru plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ere presente egon da pentsio duinen aldeko kontzentrazioan. Coesperen, estatuko koordinakundearen emakume sailaren idatzia irakurri dute bertan. Coespetik adierazi dutenez, 2003tik “euren bikoteak eraildako 1000 emakumezkoen kontura bromak egin eta hilketei garrantzia kentzen dieten gizontxo, ar eta maritxuloak seinalatu eta arbudiatu behar dituzue gizonezkoek”. 

Eta gizonezkoei bi eskaera egin diete: “tratu txarrak ematen dituztenak baztertu eta ikusten dituzuen jokabide matxistak agerian utzi”. Gaineratu dutenez, “emakumezkoen kontrako indarkeriarekin bukatzeko gakoa hezkuntza da. Berdintasunaren alde eredu izan behar dugu, gure ilobekin eta seme-alabekin partekatu dezakegun ondare onena delako”. 

Deialdiak 
Pentsio duinen aldeko mugimenduak bere aldarrikapenak zabaltzeko udaletan mozioak aurkeztu ditu. Gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eta lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, udalek bi aldarrikapen horiekin udalek bat egitea nahi dute pentsiodunek. Bide batez, mobilizazio egutegiaren berri eman dute ere. Abenduaren 12an eta 16an Iruñeko eta Gasteizko Parlamentuen ateetara eramanen dituzte euren aldarrikapenak. Azkenik, gogorarazi dute ilbeltzaren hasierarako greba orokorra deituta dagoela.