Futbola

Emakumezkoen erregionala: Altsasuk Castejon estutu zuen baina ezin izan zuen punturik ekarri

Guaixe 2019ko aza. 26a, 14:44

Emakumezkoen erregional maila. 12. jardunaldia: Castejon 2 – Altsasu 0

Emakumezkoen erregional mailan asteburuan 12. jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Castejonen jokatu zuen larunbatean, Castejon liderraren kontra. Castejonek lidergoari eustea zuen jokoan eta Altsasuk azkenaldiko bolada onari jarraipena eman nahi zion, eta, hortaz, partida bikaina izan zen jokoan. Castejon aurreratu zen 6. minuturako, Maria Navajasek sartutako golari esker, baina Altsasuko neskek ez zizkieten gauzak batere erraztu Castejongoei. Gol aukerak sortu zituzten bi taldeek baina azkenean, 74. minutuan Sara Labianok Castejonen aldeko gola sartu zuen eta liderraren kontra 2 eta 0 galduta baina itxura oso ona emanda itzuli ziren altsasuarrak etxera. 

Sailkapen orokorrean, Emakumezkoen erregional mailako liderra Castejon da, bigarrena den Kirol Sport taldearekin puntutara berdinduta. Altsasuk 7. postuari eutsi dio (18 puntu). Asteburuan 13. jardunaldia jokatuko da eta Altsasuk larunbatean Amigo taldea hartuko du Dantzalekun, 15:30ean.