Bi oinezko harrapatuta

Guaixe 2019ko aza. 28a, 09:38
Autoa istripuaren ondoren. Argazkia: Foruzaingoa.

Gartzia Ximenez kalean izan zen, udaletxe parean.

Foruzaingoak jakinarazi Guaixeri jakinarazi dionez, atzo, 22:00ak aldera, auto batek bi oinezko harrapatu zituen, 66 eta 76 urtetako emakumezkoa eta gizonezkoa. Ezbeharra Altsasuko udaletxe parean izan zen. Istripuaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak bi anbulantzia mobilizatu zituen eta zaurituak Nafarroako ospitale gunera, Iruñera eraman zituzten. Autoa 34 urteko gizonezkoak gidatzen zuen. Foruzaingoak hartu du ikerketaren ardura.