Sakanako Mankomunitateak Sakanako kirol klubekin antolatutako 2019/2020ko Sakanako Futbol eta Areto Futbol Topaketak martxan daude. Bi mailatan jokatuko dira jardunaldiak, benjaminen mailan eta kimuen mailan, eta helburua neska-mutiko txikienei txapelketa batean aritu ahal izatea ahalbideratzea da. Mankomunitatetik adierazi dutenez, ez da lehiakortasuna sustatu nahi, helburua txikienak futbolaz gozatzea eta herri eta klub ezberdinekin harremana izatea da; horregatik ez da sailkapenik egiten.
Kimuen mailan 11 talde ari dira parte hartzen: Sutegi, Altsasu A, Altsasu B, Altsasu C, Etxarri-Hartzabal, Etxarri-Epele, Etxarri-Utzubar Txiki, Etxarri-Danbolintxulo, Lagun Artea 08, Lagun Artea 09 eta tarteka Betelu taldeak. Eta benjaminen mailan 8 talde dabiltza: Sutegi, Altsasu A, Altsasu, B, Altsasu C, Urdiain, Etxarri Aranatz, Aralar Mendi eta Betelu.
Igandean, kimuen mailako 5. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Dantzalekun, goizeko 10:00etatik aurrera. Benjaminen atseden hartuko dute abenduaren 15era arte.
Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 5. jardunaldia igandean Dantzalekun
10:00 Altsasu B – Altsasu C
10:00 Sutegi – Lagun Artea 08
11:00 Altsasu A – Etxarri-Danbolintxulo
11:00 Etxarri-Hartzabal – Lagun Artea 09
Atseden: Etxarri-Epele