Udaltzain berriek oinarrizko sarrera ikastaroa gainditu dute

Guaixe 2019ko aza. 28a, 16:36

Nafarroako Gobernuak oinarrizko ikastaroa gainditu zuten udaltzain eta foruzainei harrera egin zien atzo.

Abenduan hasiko dira lanean.

Nafarroako Gobernuak polizien oinarrizko sarrerari buruzko ikastaroaren itxiera ekitaldia egin zuen  atzo. 48 agentek gainditu dute ikastaroa, 15 foruzainek eta 33 udaltzainek. Azken horien artean daude Altsasuko Udaltzaingoko kide izanen diren bost agente berriak, egungo biekin batera, abenduan lanean hasiko direnak goiz eta arratsaldeko txandatan. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remirezek herritarrei zerbitzurik onena eskaintzeko prestakuntzak duen garrantzia nabarmendu zuen.