Memoriaren hirugarren zatia partekatuta

Guaixe 2019ko aza. 28a, 19:07
Musikarendako tartea ere egon zen aurkezpenan.

Altsasuko Memoriak herriko historiaren bazterrean gelditutako gertaeren pasarteen hirugarren bilduma, 1993tik gaur egunera artekoa, jendaurrean aurkeztu du.

Altsasuarrek Iortia kultur gunea bete egin zuten larunbatean, haien historiaren berri jasotzeko. Bilketa lan horren ardura bere gain hartu zuen Altsasu Memoria kolektiboak eta hiru alditan, Altsasuren aurreneko aipamenetik gaur egunera arteko bilduma egin du. Azkeneko atala ere hiru epetan banatu zuten. 1993 eta 1999 urte bitartekoetan soldaduskaren kontrako intsumituen borroka (mugimenduko bi kide atera ziren oholtzara), Guaixe hilabetekariaren sorrera, Presoen alde plataforma eta 1993ko Nafarroa Oinez eta beste ekarri zituzten gogora. 

Bigarren atalak 2000 eta 2010 urteen artekoa izan zen eta emakumezkoek ospakizunetan eta herri ekitaldietan lortu zuen parte hartzearen normalizazioa, gaztetxearen 10. urteurrena, Bai Euskarari, Sakanan bizi eta lan kanpaina, Guardia Civilaren inguruan egin nahi izan zen eta debekatua izan zen erreferenduma, Udalbiltzari egindako jazarpena, Herria Eginez elkartearen itxiera eta beste zerrendatu zituzten. Azkenekoan, 2010 eta 2019 artekoan, Erregaren Diskurtsoari, Espainiako Auzitegi Nazionalera deitutako pertsonak, erraustegiaren kontrako borrokari, Ospa egunari eta Altsasuko auziari egin zion aipamena. Atal eta atalen artean kantu bana eskaini zuten.